Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Lehendakaritzako hasiera
  2.  
  3. Bakea eta Bizikidetza Idazkaritza Orokorra

Giza Eskubideen Nazioarteko IV. Biltzarreko esaldiak

 

 

Lehendakari Patxi López

Giza eskubideak sistema demokratikoak legitimatzeko eta gidatzeko printzipio gisa sortzen dira.
Eskubide sozialen aintzatespen formalak herritarren etengabeko kontrola eskatzen du, boterea legitimatzeko aitzakia huts bihurtu ez daitezen.
Eskubide sozialek herritarren esfortzua eta erantzukizun partekatua eskatzen dute.
Frantziatik ijitoak kanporatzeko erabakia ez da gertakari isolatua: Europan eskubide ez-nazionalak aintzatesteko dauden arazoak, hots, eskubide sozialen portabilitatea, azaleratzen du erabaki horrek.
ETAk giza eskubideen alde diharduela aldarrikatzea paradoxa odoltsua da.

Partaideen zerrendara joan

Idoia Mendia

Gaur egungo krisi ekonomikoa tentsio larriak sortu ditu, eta tentsio horiek arazo ugari eragiten diete ongizate-politika tradizionalei.
Eskubide sozialak gehien baztertzen diren eskubideak izan ohi dira.

Bizi-kalitatearen europar ametsak gero eta jarraitzaile gehiago ditu, norberaren autonomian eta materialismoan oinarritutako AEBetako ametsaren kaltetan.
Europar abenturak ez du atzera bueltarik: denok gaude proiektu berean.
BPGd-z bestelako tresnak behar ditugu bizi-kalitatea neurtzeko.

Partaideen zerrendara joan

Peter Taylor-Gooby

Giza eskubideak eta demokrazia kontzeptualki eta historikoki lotuta daude.
Norbanakoen giza eskubideetan indarra jartzea ez da aski.
Gizartearen demokratizazioa sakondu beharra dago, herritarren parte-hartze eta esku-hartze handiagoaren bidez.
Ezin dugu espero demokrazia besterik gabe etorriko dela. Ikaskuntza-prozesu bizia eskatzen du, eta
Estatuak gidatu behar du prozesu hori.

Partaideen zerrendara joan

Benjamin Barber

XXI. mendean arazo globalei erantzun behar diegu. Halere, XVIII. mendeko konponbideekin
jarraitzen dugu.
Gerrak, gaixotasunak eta bankuen krisiak ez dute mugarik. Herritarren, bai.
“Legez kanpoko etorkinak” (izendapen okerra, inondik ere) merkatuaren logikaren arabera jokatzen dute, besterik ez.
Demokraziak herritarrak hartu beharko ditu arreta-gune nagusitzat berriro ere, eta ez klase politikoa.
Herritarrek ikusten dute politikariek hitz egiten dietela, bai, baina ez dietela entzuten.
Estatua handiegia da parte-hartze demokratikoa ahalbidetzeko, baina txikiegia arazo globalei erantzuteko.
“Globalitatea”: erregio edo eskualdeen Europak maila lokal eta globalak uztartuko lituzke.

Partaideen zerrendara joan

Vicenç Navarro

Espainia Europako Estatu sozialaren azken-azken tokian dago.
Emakumeak lan-merkatuan ez egoteari zor zaio gure pobrezia.

Partaideen zerrendara joan

Luis Moreno

Espainiako ongizate-estatuak familian oinarritutako erregimen bati erantzuten dio, hau da, emakumeek musu-truk egindako lanean oinarritutako eredu bati.
Herri- eta eskualde-mailako gobernuak dira zerbitzu sozialak bermatzeko egokienak.
Espainiak ongizate-estatu unibertsalista bat legitimatzen du.
Zerbitzu sozialak, mendekotasunari zuzendutako arreta barne, ongizate-estatuek gutxien garatutako alderdia dira.

Partaideen zerrendara joan

Rodrigo Uprimmy Yepes

Eskubide sozialen justiziabilitatari buruzko eztabaida “dena ala ezer ez” mailan egitea ez da zuzena.
Justiziabilitatearen formak aztertu beharko lirateke eztabaida horretan.
Epaileen babesa ez da eskubide sozialak babesteko bide egokiena. Eskubide sozialak gai serioegia dira legelarien esku uzteko. Herritarren kontua dira, funtsean.

Partaideen zerrendara joan

Manuel Calvo García

Gaur egungo krisia dela eta, ezkorragoa naiz orain, baina argiago ikusten dut beharrezkoa dela borrokatzea eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak hedatzeko eta gauzatzeko.
Krisia akuilua izan liteke gizarte-mugimenduek protagonismoa berreskuratzeko eskubide sozialen eta gizarte zibilaren aldeko jardunean.
Politika ekonomiko globalak kontrolatzeko egungo proposamen serioetan ez dira eskubide sozialak aipatzen.
Eskubide sozialek estatu- nahiz mundu-mailako politika ekonomikoak hartzeko garaian duten zeregina birpentsatu beharra dago.

Partaideen zerrendara joan

Gerry Stoker

Herritarrengana iristeko eta haiek ulertzeko ahalmena garatu behar dugu.
Gobernuaren eta herritarren arteko hartu-emana da emaitza onak eta giza eskubideen babes egokia ahalbidetzen duena.
Gobernuei iruditzen zaie herritarrak eragile ekonomiko arrazional gisa jokatzen dutela beti, beste alderdi batzuk (ezagutzazkoak, sozialak eta moralak) alde batera utzita. Ikuspegi horren ondorioz, neurri desegokiak hartzen dituzte batzuetan.
Herritar askok ez dute konpromisorik hartzen helburu sozialak lortzeko, baina aztertu egin beharko genuke ea prozesu horretara behar bezala gonbidatuak izan diren.

Partaideen zerrendara joan

Joaquim Brugué Torruella

Sareek irekitasuna, malgutasuna eta konplexutasuna irudikatzen dute.
Mundua globalizatu eta konplexuagotu egin da, eta dagoeneko ezinezkoa da betiko egiturekin erronka berriei erantzutea.
Lehian oinarritutako kultura beharrean lankidetzan oinarritutako kultura sustatzen dute sareek.
Halere, aginte-harremanak ezabatu egiten direnez, erantzukizunak ere bazterrean gelditu litezke.
Sareak ez dira zerbitzu onak emateko bidea bakarrik, adimen kolektiboaren bidez gizarte kohesionatuagoa lortzeko bide egokia ere bai.
Garapenak bazterketa sortzen du, beraz, inklusio-politikak landu beharko lirateke aurrerapendinamikak garatzeko garaian.
Klase ertainak ahulak bezain zorrotzak dira administrazioari dagokionez. Gero eta errazagoa da gizarte-bazterketa jasatea.

Partaideen zerrendara joan

Ramón Jauregui

Ongizate-estatua ekonomia lehiakorrarekin bateragarria izateko, erreforma sakonak egin behar dira estatu horretan.
Ordainketa partekatua aztertu beharreko bideetako bat da.

Partaideen zerrendara joan

Carlos Trevilla

Eskubideak negozio bihurtzen direnean, azkenerako ukatu egiten dira eskubide horiek.

Partaideen zerrendara joan

Mikel Mancisidor

Estatu sozialaren balio, printzipio eta helburuak axola zaizkigu eta, hortaz, babestu egin behar ditugu.
Estatu soziala eguneratu eta unibertsalizatu egin behar ditugu, haren balioa etorkizunera
luzatzearekin batera.

Partaideen zerrendara joan

Ángel José Sánchez

Etorkizun oparoa iragarri diot Estatu sozialari, baina ez etorkizun aldaezina.
Dena aldatzen da. Ezin dugu espero izan Estatu soziala izatea aldatzen ez den bakarra.

Partaideen zerrendara joan

John Roemer

Gaur pixka bat aurrezteak geroan asko haztea ekar lezake.
AEBek klima-aldaketaren aurkako borrokaren aitzindari izan behar dute.
Gaur egungo egoera irabaziak epe laburrean lortu nahiari zor zaio, hein batean.

Partaideen zerrendara joan

 

Azken eguneratzea: 2011/10/28
Euskadi, auzolana