Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Lehendakaritzako hasiera
  2.  
  3. Bakea eta Bizikidetza Idazkaritza Orokorra

Azken eguneratzea: 2011/11/09

Eusko Jaurlaritzak Bilbon emango du Erlijio Aniztasunaren Kudeaketa Publikoari buruzko ikastaro bat

Eusko Jaurlaritzak Bilbon emango du Erlijio Aniztasunaren Kudeaketa Publikoari buruzko ikastaro bat

Bilboko Euskalduna Jauregia da Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzak aukeratu duen tokia Erlijio Aniztasunaren Kudeaketa Publikoari buruzko ikastaro bat, bihar eta ostiralean, egiteko. Pluralismo y Convivencia fundazioko, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko, Justizia Ministerioko, Bartzelonako Unibertsitateko, Espainiako Erlijio Aniztasunaren Behatokiko, Acsar fundazioko eta Mossos d’Esquadrako ordezkariek emango dituzten hitzaldiek osatzen dute ikastaroaren programa.

Ekimenak erlijio aniztasunaren kudeaketarekin lotutako funtsezko eta interes bereziko zenbait gai tokiko eremutik lantzea du helburu, baita kudeaketa publikoa antolatzeko oinarriak, gaitasunen azterketa eta kudeaketa-ereduen ezagutza lantzea ere. Kontzientzia zein erlijio askatasunerako eskubidearen arau-esparrua aztertuko da, aipatutako Erlijio Aniztasunaren Behatokiaren baliagarritasuna azalduko da, hileta-zerbitzuen gaia analizatuko da, herritarren segurtasunari buruz hitz egingo da eta gurtza-lekuen kokapena aztertuko da hirigintza ikuspegitik.

Prestakuntzaren hartzaileak: aniztasunaren kudeaketaren arloan jarduten duten udaletako, foru aldundietako, Eusko Jaurlaritzako, erlijio komunitateetako eta beste erakunde batzuetako teknikariak, kudeatzaileak eta arduradun nagusiak.

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailaren menpe dagoen Giza Eskubideen Zuzendaritzak aurreko maiatzean Alhóndiga Bilbaon Euskadiko Erlijio Aniztasuna eta Politika Publikoei buruzko mintegi bat antolatu zuen jada, gero eta handiagoa den erlijio aniztasun dinamikoari buruzko ezagutza eta elkarrizketarako beste foro bat, hain zuzen.

Duela gutxira arte ezkutatu egiten zen aniztasun horrek euskal gizartean duen presentziak politika publikoen zenbait alderdi berriz planteatzeko beharra dakar. Bereziki, beharrezkoa da berdintasun ideiaren esanahiak eguneratzea nortasunen pluraltasun esparru zabalago batean.

 

Programa osoa

Euskadi, auzolana