Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Lehendakaritzako hasiera
  2.  
  3. Bakea eta Bizikidetza Idazkaritza Orokorra

Azken eguneratzea: 2011/05/26

Giza Eskubideen Zuzendaritzak Euskadiko erlijio aniztasunari buruzko ezagutza eta elkarrizketarako foroa antolatu du

Hogeita hamar bat aditu hartuko dute parte bihar Alhóndiga Bilbaon izango den Erlijio Aniztasuna eta Politika Publikoei buruzko Mintegian.

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzak Alhóndiga Bilbaon (Lounge Bastida aretoa) bihar izango den Euskadiko Erlijio Aniztasuna eta Politika Publikoei buruzko mintegia antolatu du. Hogeita hamar bat pertsonek, horietako gehienak beraien esparruetan sortutako eztabaida zabaldu dezaketen immigrazioan eta eskubideetan adituek, ikusle gisa hartuko dute parte gero eta handiagoa den erlijio aniztasun dinamikoari buruzko ezagutza eta elkarrizketarako foro horretan.

Euskal gizartean, ugaria eta gero eta nabarmenagoa da erlijio aniztasuna; orain dela gutxira arte, ezikusiarena egiten zitzaion aniztasun horri, baina politika publikoen hainbat alderdi berraztertzeko premia agerikoa da, gaur egun. Horretarako, garrantzi handikoa da arduradun politikoek, administratiboek eta judizialek gure inguruko beste gizarte batzuek gai horri buruz egindako eztabaiden eta proposamenen berri izatea. Batik bat, beharrezkoa da nortasunen pluraltasun gero eta handiagoko testuinguru horretan berdintasunaren ideiaren edukiak eguneratzea.

Ildo horretatik, gogoeta honen helburua erlijio aniztasun nahiko berri horretan sor daitezkeen arazo praktikoak identifikatzea da, eta baita beste eredu politiko batzuetatik eratorritako hainbat jardunbide aztertzea ere.

Bestalde, gure autogobernuaren testuinguruari dagokionez, Autonomia Erkidegoak hainbat ikuspegitatik aurre egin behar dio erlijio aniztasunaren fenomenoari, estatuak, autonomiek, foru aldundiek eta maila lokaleko erakundeek arlo horretan dituzten eskumenen arteko orekari eutsiz, betiere. Mintegi honetan bilduko diren ekarpenen bidez, hain zuzen ere, maila orotako erakundeen kudeaketaren ikuspegi askotariko eta, are, kontraesankorra agerian uztea da, lagungarria izango delakoan EAEn erlijio aniztasunaren eta aniztasun ez-erlijiosoaren testuinguruan eskubideak bermatzeko biderik eraginkorrenei buruz egin beharreko eztabaida gidatzeko.

 
Helburuak:

  • Gizarte aurreratu batean, erlijio aniztasunak giza eskubideetan ditu eneraginak aztertzea.
  • Gai honen kudeaketa publikorako tresna eta eredu batzuk ezagutzea.
  • Arlo honetan sortutako arazoak eta galderak mahai gaineratzea; eta hala badagokio,auzitegiek edo nazioarteko organoek horiei emandako erantzunen berri izatea.


Koordinatzaile zientifikoaEduardo J. Ruiz Vieytez (Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria).


Hizlariak:

  • Eduardo J. Ruiz Vieytez.
    Erlijio aniztasuna, Euskadin: giza eskubideei loturiko auzi saihestezina.
  • Marie-Claire Foblets (katedraduna Zuzenbidean eta antropologoa. Lovainako unibertsitatea).
    Gizarte pluraletako erlijio komunitateen bake bidezko bizikidetzarako premiak eta proposamenak: funtsean, elkarren oso bestelakoak dira Belgikako egoera eta Frantzia, Alemania eta Herbeheretakoa?
  • Gerardo Ruiz-Rico (katedraduna Zuzenbide Konstituzionalean. Jaengo unibertsitatea).
    Erantzukizun publikoak, erlijio edo kultura aniztasunaren kudeaketaren esparruan: Espainiako eta Italiako testuinguruetarako hurbilketa.
  • Eugenia Relaño (Herriaren Defentsariaren Aholkularia eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko Estatuaren Eliz Zuzenbideko Irakasle Titular Gaitua).
    Erlijio aniztasunaren kudeaketa publikoa eta giza eskubideak, Estatu Batuetan.
  • John Packer (irakaslea eta Giza Eskubideen Zentroko zuzendaria. Essexeko unibertsitatea).
    Erlijio aniztasunaren kudeaketa demokratiko eta inklusiboa, giza eskubideen ikuspegitik: nazioarteko arauak eta praktika hautatua.


Ikusi programa osoa (417kb · PDF)

 

Euskadi, auzolana