Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herri Administrazio eta Justizia Saila

euskadi.eus

Hasiera

Justiziako Zuzendaritza

Titularra :


Agintaldia: 2013/01/10 - 2016/12/01
Inprimatu

EGINKIZUNAK

Justiziako Zuzendaritzari, dekretu honetako 5. artikuluan oro har esleitzen zaizkion egitekoez gain, honako hauek ere badagozkio:

  1. Tutoretza judizialaren eraginkortasunera eta doako justiziarako sarbidera bideratutako neurriak hartzea.
  2. Zuzenbideko profesionalen prestakuntza koordinatu eta programatzea, doako laguntza juridikoko zerbitzuak eskaintzearen inguruan.
  3. Justizia Administrazioaren esparruko gatazka-ebazpen alternatiboa sustatu eta garatzea, auzi penal, zibil eta familiarretan bitartekaritza bultzatuz.
  4. Justizia Administrazioari buruzko informazio-, ezagutza- eta hurbilketa-planak sustatu eta betearaztea.
  5. Zehapen- eta espetxe-legeria betearaztea, bere eskumenen eremuan, Jaurlaritzak eremu horietan dituen gainerako jarduerekin koordinatuta.
  6. Gazte-justiziaren arloko jarduerak diseinatu, planifikatu, antolatu eta ebaluatzea, Jaurlaritzako sail guztien lana koordinatuz.
  7. Lantalde psikosozial judizialen antolaketa eta funtzionamendua hornitzea, eta lantalde horiek osatzen dituzten langileen prestakuntza zaintzea.
  8. Deribazio judizialaren bidezko Familia Elkarguneak Sortu eta kudeatzea.

 

 

 

5. artikulua.– Zuzendariak.

Zuzendariek, dagokion sailburuordearen zuzeneko eta hierarkiazko mendetasunez –Zerbitzu zuzendaria edo Kabineteko zuzendaria izan ezik, horiek sailburuaren mende baitaude–, eskumen hauek izango dituzte, oro har:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen erabakiak gauzatzea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak betetzea.
  2. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  3. Zuzendaritzaren jardunak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  4. Espedienteen erregistroak eta artxiboak eta dagokion zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eginik, eta hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  5. Goi-organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan.
  6. Xedapen arauemaileen proiektuen, Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki-proposamenen edo Sailaren ekimenez sinatzeko hitzarmenen azterketa egitea, eta, hala behar bada, txosten tekniko-juridikoa ere bai.
  7. Errekurtsoak ebaztea, indarreko legerian agindutako kasuetan.
  8. Zuzendaritza bakoitzaren arloetako estatistika-datuei buruz bidezkoa den informazioa helaraztea Zerbitzu Zuzendaritzari.
  9. Bere zuzendaritzari esleitutako arloetan, Interneten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak izan beharreko presentzia-modeloari dagokionez, Sailari esleitutako egitekoak.
  10. Beren eskumenaren eremuan zehapen-ahalmena erabiltzea, eta indarreko legeriari jarraikiz, arintzat eta larritzat jotako faltei dagokienez.
  11. Indarreko legeriak espresuki ematen dizkien gainontzeko egitekoak, eta, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.
Euskadi, auzolana