Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herri Administrazio eta Justizia Saila

euskadi.eus

Hasiera

Zerbitzu Zuzendaritza

Titularra: Juan Mª Zubeldia Arrieta

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ÁLAVA)

Tlf.: 945019012 Ext. 19012
Faxa: 945019029

Agintaldia: 2016/11/28 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK

1.– Zerbitzu Zuzendaritzari, dekretu honen 5. artikuluan oro har esleitzen zaizkion egitekoez gain, honako hauek ere badagozkio:

  1. Sailburuari sailaren estrategiei eta funtzionamenduari buruzko ikuspegi bateratua ematea, baliabideak esleitu eta programak ebaluatzeko garaian, perspektiba orokor batetik, erabakitzeko aukerak emanez.
  2. Sailari atxikitako giza baliabideak kudeatzea, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10. artikuluak gai horri buruz esleitzen dizkion eskumenak baliatuz.
  3. Langileen prestakuntza-planak eta -programak koordinatu eta kudeatzea.
  4. Sailaren kudeaketa ekonomikoa eta aurrekontukoa egitea, dagozkion informazio-sistemak, ebaluazio jarraituko sistemak eta jarraipen-sistemak ezarriz eta mantenduz.
  5. Sailari dagozkion gaietan, aholkularitza juridikoaren eginkizunak, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. eta 5. artikuluetan ezarritakoaren arabera, saileko Aholkularitza Juridikoa Zuzendaritza honi atxikita baitago. Halaber, saileko Aholkularitza Juridikoak izapidetuko ditu sailburuak ebatzi beharreko saileko organoek ematen dituzten egintzak eta xedapenak ofizioz berrikusteko eta kaltegarri deklaratzeko prozedurak.
  6. Sailari dagozkion gaietan, irizpen teknikoak prestatzea eta, oro har, laguntza juridikoa ematea, saileko organoek hala proposatzen dutenean, eta, halaber, eskatzen zaion laguntza ematea xedapen orokorrak prestatzeko eta administrazio-egintzak emateko prozeduretan.
  7. Sailburuak ebatziko dituen ondare-erantzukizuneko espedienteak hasi eta izapidetzea.
  8. Kontratuen arloko informazioa ematea, espedienteak izapidetzea eta errekurtso arruntak eta gorabeherak ebaztea.
  9. Sailarenak diren eta Gobernu Kontseiluak eta Jaurlaritzako eskuordeko batzordeek landu beharreko gaiak bidaltzeko izapideak egitea.
  10. Aldizkari ofizialetan argitaratu beharreko gaiak izapidetzea.
  11. Sailari dagozkion informatika-zerbitzuen segimendua egitea eta, behar izanez gero, zerbitzuok kudeatzea; halaber, datu pertsonalen babesari buruzko araudia betetzen ari dela ziurtatzea.
  12. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin, gainerako zuzendaritzek hizkuntza-normalizazioan egiten duten lana koordinatzea eta dinamizatzea, hala nola euskararen sustapena ere egitea politika publikoetan eta sailak kudeatzen duen beste edozein arlotan.
  13. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren argitalpenak arautzen dituen apirilaren 7ko 67/1998 Dekretuaren 10. artikuluan sailari argitalpenaren arloan esleitutako egitekoak betetzea.
  14. Informazio- eta telekomunikazio-sistemen arloan, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari dagozkion egitekoak, informazio eta telekomunikazio sistemen egitekoak eta kudeaketa-modalitateen planifikazioa, eraketa eta banaketa arautzen dituen otsailaren 18ko 35/1997 Dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
  15. Sailaren estatistika-lanak bultzatu, proposatu eta gauzatzea.
  16. Herritarrei informazioa eman eta harrera egiteko sailaren zerbitzuen funtzionamendu onena ziurtatzea (harrerako 2. eta 3. mailak), baita herritarrei harrera egiteko Jaurlaritzaren Zuzenean zerbitzuarekin harremanak behar bezala artikulatzea ere, bere eskumenen eremuko arloetan solaskide operatiboak badaudela ziurtatuz.
  17. Zerbitzu zuzendariak ebatziko dituen sailak daukan informazio publikoa eskuratzeko eskaerei buruzko espedienteak hasi eta izapidetzea, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeak arautzen duenari jarraituz.

2.– Zerbitzu Zuzendaritzari atxikitzen zaio Saileko Estatistika Organo Espezifikoa, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Estatistika Organo Espezifikoa sortzeko eta haren antolaketa eta egitekoak ezartzeko otsailaren 16ko 50/2010 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

3.– Zerbitzu zuzendaria sailaren kontratazio-organoa da, dekretu honen 19.2 artikuluan aurreikusitako eremuen kontratazio publikoetan izan ezik.

4.– Era berean saileko gastuak baimentzea dagokio, dekretu honen 19.2 artikuluan aurreikusita dauden eremuetako kontratazio publikoei dagozkienak izan ezik, hargatik Gobernu Kontseiluaren eskumenak eragotzi gabe. Kreditu transferentzien izapidetzea ere bere eskumenekoa da.

5.– Zerbitzu zuzendariak izango du eskumena entitate bati prestazio jakin bat egitea eskatzeko egindako negozio juridikoak izenpetzeko, baldin eta, zerbitzu publikoko kontratazioa arautzeko araudian ezarritakoarekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren bitarteko propioaren eta zerbitzu teknikoaren izaera esleitua badu.

Euskadi, auzolana