Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herri Administrazio eta Justizia Saila

euskadi.eus

Hasiera

Zuzendaritza Batzordearen aldaketa

Batzar orokorra, lehendakaria, idazkaria eta diruzaina elkarte baten nahitaezko organoak dira.

Batzar orokorra, elkarteko bazkide guztiek osatzen duten gobernu-organo gorena da, baina zuzendaritza-batzorde bat sortu ahal izango dute, kide bakarrekoa edo anitzekoa, eta elkartearen zuzendaritza eta kudeaketa arruntaz arduratuko da.

Zuzendaritza batzordea gutxienez honako kideek osatuko dute:

1. Lehendakaria

2. Idazkaria

3. Diruzaina

Bazkide adinez nagusiek soilik parte hartu ahal izango dute elkartearen gobernu-organoetan.

Elkarteek, Federazioek eta Elkarteen Batasunek bere gobernu-organoetan gertatzen diren aldaketak jakinarazi beharko dizkiote Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrari.

Agiria:

Zuzendaritza batzordea aldaketa. (DOC, 40 KB) 

Erantzukizupeko Aitorpena (DOCX, 14 KB)

 

 

Azken aldaketako data: 2015/07/23
Euskadi, auzolana