Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2015eko urriaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EROSKI, S. COOP.
4510

IRAGARKIA, Eroskik jaulkitako mendeko finantza-ekarpenak (EMFE) borondatez trukatzeko eskaintzari buruzkoa.

Eroski sozietate kooperatiboaren batzar orokorrak proposamen-erabaki bat onartu zuen 2015eko otsailaren 18ko ezohiko bilkuran, eta bera osatu zuen 2015eko ekainaren 17ko ohiko bilkuran; hain zuzen ere, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 57.5 artikuluan xedatutakoaren babespean, Eroskik jaulkitako mendeko finantza-ekarpenak (EMFE) borondatez trukatzeko, Eroskiren mendeko obligazio jaulki berrien truke.

EMFEen borondatezko trukea egiteko erabaki horrek badu baldintza etengarri bat, hau da, bera exekutatzeko, indarrean jarri behar da 2015eko urtarrilaren 15ean izenpetutako Berregituraketako esparru-akordioa. Akordio hori egin zuten Eroskiren, talde bereko hainbat sozietateren eta finantza-erakunde hartzekodunen artean, beraiek baitute akordio horrek eraginpean hartzen duen zorraren % 95eko partaidetza.

2015eko uztailaren 29an, Berregituraketako esparru-akordioa guztiz eraginkor bilakatu da alderdi sinatzaileen artean, horretarako behar diren baldintza guztiak betetzen baititu.

Horren ondorioz, 2014ko urtarrilaren 16ko akordioaren arabera bereganatu dituen eginbeharrak betetzeko, eta Berregituraketako esparru-akordioari jarraikiz, exekutatu egingo du Eroskik EMFEak borondatez trukatzeko eskaintza, ahal den neurrian, Eroskik jaulkitako EMFEak amortizatzeko xedeaz.

EMFEak borondatez trukatzeko eskaintza formalizatzeko, Eroskiren mendeko obligazioak jaulkiko dira (Eroskiren mendeko obligazioak); gaur egungo EMFEdunei baino ez zaizkie eskainiko, eta borondatez erabakiko dute jaulkipenean izena eman nahi duten ala ez eta zenbat EMFE izango diren. Horretarako, onartu egin beharko dute EMFEak eta Eroskiren mendeko obligazioak trukatzeko ekuazio hau:

– dirutan jasoko dute trukatutako EMFEen balio izendatuaren % 15 (ehuneko hamabost) (i), gehi kupoi korritu bat (ii) baldin eta horretarako eskubidea badute trukatutako EMFEen titularrak izateagatik trukea egin den egunera arte; eta

– Eroskiren mendeko obligazioak jasoko dituzte, trukatutako EMFEen balio izendatuaren % 55eko zenbatekoan (ehuneko berrogeita hamabost)

Argitzearren:

● EMFE bakoitzaren balio izendatuaren % 15eko zenbatekoa hau da: hiru euro eta hirurogeita hamabost zentimo (3,75 euro); eta

● EMFE bakoitzaren balio izendatuaren % 55eko zenbatekoa hau da: hamahiru euro eta hirurogeita hamabost zentimo (13,75 euro).

EMFEak eta Eroskiren mendeko obligazioak trukatu ostean, truke hori exekutatzearen ondoriozko balantzean dituen EMFEak amortizatuko ditu Eroskik.

Azaldutako guztia dela eta, argitara ematen du Eroskik iragarki hau, Euskadiko Kooperatiben Erregelamendua onartzen duen martxoaren 29ko 58/2005 Dekretuaren 10.5 artikulura eramaten duen 10.4 artikuluan xedatutako eginbeharrak betetzeko xedeaz, mendeko finantza-ekarpenen amortizazioari buruzkoak, hain zuzen.

Orobat, eskuragarri egongo da iragarki hau Eroskiren webgunean ere (www.eroski.es).

Elorrio, 2015eko urriaren 23a.

Eroski S. Kooperatiboaren Ekonomia eta Finantzako zuzendaria,

JOSÉ RAMÓN ANDUAGA.


Azterketa dokumentala