Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 1998ko uztailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
3246

DEIALDI PUBLIKOA, etxebarriko udalerriko SRD-II alorrean, 40 etxebizitza sozialen itunpeko sustapena esleitzeko dena.

OINARRIAK

I.– Xedea.

Etxebarri (Bizkaia) udalerriko SRD-II alorrean, 40 etxebizitza sozialak, trasteleku, eta garajeak sustatu eta eraikitzeko III. oinarrian zehaztutako onurak esleitzea du xede deialdi honek, lehiaketa publiko bidez.

II.– Sustapenaren xehetasunak.

A) Lurraren identifikazioa.

24 zk.ko lurzatia: Lurzati eraikigarria da, 915 m.2ko azalera du, etxebizitzetarako erabilpena du eta 30 etxebizitzetarako edukiera du. - Emandako blokeak: G-9, G-10 eta G-11. Honakoak ditu mugakide: Iparraldean, S-7 gizarte eta administrazio lurzatia, Bilbaoko Gotzaindegiari eta Etxebarriko Udalari esleitua; Hegoaldean, G-8 lurzatia, Etxebarriko Udalari esleitua, Ekialdean, zabalgunea; eta Mendebaldean, proiektuan dagoen kale bat.

Erregistroaren deskribapenean lurzatiak 30 etxebizitzarako edukieran duela adierazi arren, Arau Subsidiarioen aldaketa zehatzak sustatu beharreko 40 etxebizitzak ahalbideratzen ditu.

Inskripzioa: Bilbaoko 4. Jabego Erregistroan, 53 Liburua, 214. orria, 3.777 zk.ko finka.

B) Kokapena, azalera eta hirigintza parametroak.

1.– Planeamenduan duen kokapena: Kukullaga delako SRD/EGL-2 Alorraren Plan Partziala, Hiritu izateko gai den lurzorua, 1992ko urtarrilaren 31n behin betiko onetsia.

Etxebarri udalerriko Arau Subsidiarioen Aldaketa Zahatza, etoitzarako hiri lurrean EBOn jardueretarako etxebizitza kopuruaren malgutasunari dagokiona, otsailaren 4ko 36/1998 Foru Aginduak behin betiko onetsia.

Kukullaga, 13-B eta 24 lurzatietako SRD-II alorreko Zehaztasuneko Azterlana, 1997ko urtarrilaren 28an behin betiko onetsia.

2.– Etxebizitzen gutxi-gorabeherako azalera erabilgarria: 2.420 m.2.

3.– Trastelekuen eraikitakoaren gutxi-gorabeherako azalera erabilgarria: 250 m.2.

4.– Garajeen gutxi-gorabeherako azalera erabilgarria: 827 m.2

C) Sustapenaren ezaugarri teknikoak.

1.– Eraiki beharreko etxebizitzak: 40.

2.– Eraiki beharreko etxebizitza sozialeen ezaugarriak:

– Kokapena: 24. lurzatia.

– Etxebizitzen Kopurua: 40.

– Gutxi-gorabeherako azalera erabilgarria: 2.420 m.2.

* Babes ofizialeko etxebizitzei buruzko arau teknikoei egokitu eta behin-betiko sailkapena lortu beharko dute, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak onartu beharreko burutze proiektuaren arabera.

* Azaleradunak lanaren zuzendaritza eta ikuskaritza izendatzeko eskubidea izango du. Horiek, lanak behar bezala gauzatzen direnentz eta, berariaz, plegu honetan eta dagokion lehiaketa publikoan zehaztutako baldintzak betetzen direnentz zainduko dute. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak izendapen honen onetsia eduki beharko du.

* Bi eratara burutu ahal izango dira lanak, nahiz artezko sustatze-eraikitze sistemaren bidez, nahiz beste eraikuntza-enpresa batek sustatze-eraikitze lan guztiak eginez. Aukeratutako sistema eskaintzan zehaztu beharko da. Lehiatzailearena ez beste eraikuntza-enpresa batek obra osoa egiten badu, eskaintzan enpresa horren nortasuna adierazi eta kontratuaren agiriak aurkeztu beharko dira. Enpresa horiek, halaber, Administrazio Publikoarekin aurrekontu berbereko obrak kontratatzeko eskatzen den sailkapena duela (C-2-e), eta zerga eta gizarte segurantza alorrean egin beharreko ordainbeharrak egin dituela egiaztatu beharko dute.

3.– Eraiki beharreko trastelekuen ezaugarriak:

– Babes ofizialeko etxebizitzei atxikitako trastelekuak:

* Kopurua: 39.

* Gutxi-gorabeherako azalera erabilgarria:.250 m.2.

4.– Eraiki beharreko garajeen ezaugarriak:

- Etxebizitza sozialei ez atxikitako garajeak:

* Kopurua: 40.

* Gutxi-gorabeherako azalera erabilgarria: 827 m.2.

5.– Eraikuntzarekin batera egin beharreko hiriketaren ezaugarriak: Lehiaketa publikoaren esleipendunak egin beharko du bere kontura lurzatiaren hiriketa osagarria, eta egin ere eraikuntza burutzeko proiektuari jarraituz.

6.– Epeak:

Lehiaketa esleitu eta gehienez ere hilabeteko epearen barruan, eraiki beharreko eraikuntzaren burutze proiektua eta babespen ofizialeko etxebizitzen behin-behineko kalifikazioaren eskabidea aurkeztu beharko ditu azaleradunak.

Babespen ofizialeko etxebizitzen behin-behineko kalifikazioa jasotzen duenetik hasita, gehienez ere hilabeteko epean, proiektatutako lana eraikitzen hasi beharko du azaleradunak.

Babespen ofizialeko etxebizitzen behin-behineko kalifikazioa jasotzen duenetik hasita, gehienez ere 20 hilabeteko epean, eraikuntzaren burutze lanak amaitu beharko ditu azaleradunak bai eta babespen ofizialeko etxebizitzen behin betiko kalifikazioa eskatu ere.

D) Sustapenaren ezaugarri ekonomikoak.

1.– Esleipenaren edo lehenengo salmentaren gehienezko prezioa, etxebizitzako azalera erabilgarriaren metro karratu bakoitzeko: Deialdi publikoa EHAAn argitaratzen den egunean indarrean dagoen modulu ponderatu aplikagarria 0,9 aldiz.

2.– Esleitu edo lehenengo eskualdaketan saltzeko atxikitako eranskinen gehienezko prezioa, azalerako metro karratu erabilgarriko: deialdi publikoa EHAAn argitaratzen den egunean indarrean egon eta aplikagarria den modulu ponderatua 0,45 aldiz.

3.– Eraikuntzaren orotariko aurrekontua:

– Etxebizitza sozialak (BEZ gabe): 258.103.328 PTA.

4.– Finantzaketa kualikikatua:

Aipatutako unean finantza nuerri eta etxebizitza sozialen lege araubidean ezarritakoarekin bat etorriz. Diruz lagundutako interesa: urteko benetako interesaren %2.

5.– Lehenengo eskualdaketako etxebizitzen hartzaileek bete beharreko baldintzak: lehenengo eskualdaketako etxebizitzen hartzaileek bete beharreko gutxieneko baldintzak eta aukeraketa prozedura zehaztuko ditu Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren agindu baten bidez.

III.– Sustapenak eskaintzen dituen onurak.

A.– * Azalera-eskubidea sortuko da eta horren ordaina honakoa izango da:

Azalera-eskubidea sortzen duen eskritura publikoa egiten den egunean 1.000.000 pezetako diru-zenbatekoa eta dagokion BEZ ordainduko zaizkio Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari.

B.– * Ugazpen teknikorako emango den gehienezko finantzaketa:

– 40 etxebizitza sozialen burutzapen proiektua lehiaketaren esleipendunari emango zaizkio.

– Ordainsaritarako izango den gehienezko dirulaguntza 7.470.968 PTAkoa da.

C.– * 25.810.332 PTAko zenbatekoa duen etxebizitza sozialen sustapenaren guztiaren %10.

D.– Jasoko den guztirako dirulaguntza, 33.281.300 PTA urteetan honela banatuko da: 8.976.992 PTA 1998an, 12.338.928 PTA 1999an eta 11.965.380 PTA 2000 urtean.

IV.– Onurak jasotzeko modua..

A) Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren aginduari atxikitako baldintzen pleguan esandakoaren arabera formalizatuko da sustapena kokatuko den lurren azalera–eskubidea.

B) Ordainsari teknikoen finantzaketa dagozkion kontuak aurkeztuz ordainduko da.

C) Gastu orokorren finantzaketa egindako gastuen justifikagiria eta dagokion behin-behineko kalifikazioa aurkeztu ondoren ordainduko da.

V.– Agiriak eta eskaintzak.

Deialdiaren gai den lehiaketa arautzen duten baldintzen plegua eraikuntzaren oinarrizko eta burutzapen proiektua eskaintzagileen eskuragarri egongo dira, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan.

Honekin batera ematen den eskaintza-ereduari jarraituz bete behar dira eskaintzak, eta administrazio arloko berariazko klausulen pleguan zehaztutako agiriekin batera aurkeztuko, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritzan —Vitoria-Gasteizko Wellingtongo dukea kaleko 2a, 2. solairua (Lakua II eraikina), 1998ko uztailaren 29ko 13:30ak arte.

VI.– Eskaintzak irekitzeko tokia eta ordua.

Aurkeztutako eskaintzak 1998ko uztailaren 30eko 11:30etan irekiko dira, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak Vitoria-Gasteizen dituen bulegoetan —Wellingtongo dukea kaleko 2a, beheko solairuko 4. aretoa (Lakua II eraikina)—.

VII.– Esleipena.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendariak erabakiko du III. oinarri–arauan jasotako onurak proposamen abantailatsuenari eman ala lehiaketa esleitzeke uztea, baldintzen pleguetan jasotako baremoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 10a.

Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendaria,

IGNACIO M. ZABALA ZABALA.

ERANSKINA

ESKAINTZA EREDUA

jaunak/andreak, .........................................., ko ............................... kalean egoitza izan eta ................ zenbakidun NAN duenak, bere izenean edo ... ..........................kalean egoitza, ........................ telefono zenbakia eta

enpresaren izenean, honako hau

AITORTZEN DU:

I.– ..................... izeneko itunpeko sustapenaren onurak esleitzea xede duen lehiaketari buruz, ................. zenbakia duen

iragarpenaz jabetuta dagoela.

II.– Lehiaketa hori arautzen duten baldintza tekniko eta juridikoen plegua, berariazko baldintza administratiboen plegua eta gainerako agiriak ezagutzen dituela eta oso-osoan onartu eta beretzat hartzen dituela.

III.– Berak ordezkatzen duen enpresak indarrean dauden legeek eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela zabaldu, instalatu eta ihardunean jartzeari dagokienez.

IV.– Eskaintza honen gai den sustapenari dagokionez, honako ekonomi baldintza hauek eskaintzen dituela:

a) Etxebizitza soziala saltzeko prezioa: .................... aldiz modulu ponderatua metro karratu erabilgarriko.

b) Atxikitako trastelekua saltzeko prezioa: ........... aldiz modulu ponderatua metro karratu erabilgarriko.

c) Gizarte etxebizitzak eraikitzeko kontrataren aurrekontua

d) Garajeen kontrataren aurrekontua...................

e) Guztirako gostea kontzeptu guztiak sartuta: ........... f) Sustapen sistema: ..................................... g) Hobekuntzak, hala badagozkie. Zehaztapena eta diru zenbatekoa.


Azterketa dokumentala