Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2007ko ekainaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3207

EBAZPENA, 2007ko ekainaren 5ekoa, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearena, 2007ko ekitaldirako laguntzak emateko deialdia iragartzen duena, enpresak sustatzeko eta kanpoan ezartzeko ekintzetarako laguntzei buruzko Prointer programa garatzen duen Aginduan ezarritako esparruaren barruan.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2005eko apirilaren 5eko Aginduak enpresak sustatu eta kanpoan ezartzeko ekintzetarako laguntzei buruzko Prointer programa garatzen du (68. EHAA, 2005eko apirilaren 12koa). 2007ko ekainaren 1eko beste agindu batek aurreko agindu hori aldatu du (EHAA, 2007ko ekainaren 4koa).

Agindu horren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bidezko da bertan finkaturiko laguntzetarako 2007ko ekitaldiko deialdia egitea eta horretarako eman behar diren arauak ematea.

Aurrekoa aintzat hartuta, eta aipatutako aginduaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honek honako xede hau dauka: enpresak sustatu eta kanpoan ezartzeko ekintzetarako laguntzei buruzko Prointer Programa garatzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren Aginduan aurreikusitako laguntzen 2007ko ekitaldirako deialdia egitea, 2007ko ekitaldian egiten diren jardueretarako.

Xede horretara 4.170.000,00 euro bideratuko dira guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ezarritako aurrekontu-kredituaren arabera. Orobat, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) Prointer programa hau finantzatzen laguntzen du.

Zenbateko hori aldatu ahal izango da, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta, eta laguntza horiek ebatzi aurretik Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzearen ondorioz amaitu gabeko beste diru-iturririk dagoen ikusita. Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordeak ebazpena emango du aurreko guztiaren berri emateko.

2. artikulua.– Betebeharrak.

1.– Enpresak sustatu eta kanpoan ezartzeko ekintzetarako laguntzei buruzko Prointer programa garatzen duen Aginduan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izateko, eskatzaileek erakunde onuradunen kategoria izan beharko dute, aipatutako aginduaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.– Gainera, eskabideak eta gainerako agiri osagarriak aurkeztu beharko dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberetan, Industria, Merkataritza eta Turismo Lurralde Bulegoetan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean zehaztutako tokietan.

3.– Merkataritza-ezarpenak 2005eko ekainaren 30etik ekitaldi honetako irailaren 30era bitarte eratu behar dira, eratzeko fasean bildutako kostuak, egiturari eta sustapenari dagozkien kostuak eta beharrezkotzat jotzen diren gainerakoak estali ahal izateko.

4.– Prointer Programa arautzen duen aginduaren 18.5 artikuluan zehaztutakoari jarraiki, aldaketak aurkezteko azken eguna ekitaldi honetako irailaren 30a izango da.

5.– Eskabideak aurkezteko epea 2007ko uztailaren 9an amaituko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da indarrean.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko ekainaren 5a.

Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordea,

JOSÉ IGNACIO TELLECHEA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala