Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2007ko ekainaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3209

AGINDUA, 2007ko maiatzaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, ikertzaileentzako hobekuntza- eta mugikortasun-programetarako deia egiten duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ustez, ikertzaileentzako hobekuntza- eta mugikortasun-programak tresna egokia dira komunitate zientifiko eta teknologikoa prestigio handiko ikertzaileekin harremanetan jartzeko, bai eta unibertsitateko irakasleen ezagupenak eguneratzeko ere.

Kontuan hartu da Lehendakariaren ekainaren 27ko 8/2005 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituena (2005eko ekainaren 28ko EHAA).

Kontuan hartu dira, halaber, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua. Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako diru-laguntzen bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautu zuen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, jardunbidea eta betebeharrak ezarri zituen (1992ko otsailaren 7ko EHAA, 26. zk.); azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2000ko azaroaren 14an hartutako erabakiaren bitartez, I. Unibertsitate Plana onartu zuen, Unibertsitatea Antolatzeko Legearen prozedura eta ahalmenekin bat etorriz.

Ondorioz, hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen helburua da ikertzaileentzako hobekuntza- eta mugikortasun-programarako deia egitea, modalitate hauetarako:

A modalitatea: ikertzaile bisitariak Euskal Autonomia Erkidegoko entitate zientifiko eta teknologikoetara etortzen dira.

B modalitatea: Euskal Autonomia Erkidegoko entitate zientifiko eta teknologikoetako ikertzaileek egonaldiak egiten dituzte EAEtik kanpoko zentroetan.

B.1) Egonaldi luzeak.

B.2) Egonaldi laburrak.

2. artikulua.– Laguntzen finantzazioa.

Agindu honetan araututako laguntzak finantzatzeko, 263.000, 00 euro bideratuko dira. Diru-kopuru hori eguneratu ahal izango da, kreditu-loturako edo aurrekontu-aldaketako araubidearekin bat etorrita indarrean dagoen legediaren arabera. Aldatuz gero, horren berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emango du ebazpen baten bitartez.

3. artikulua.– Onuradunak.

3.1.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agente kreditatuak, duten kategoria gorabehera, urriaren 1eko 221/2002 Dekretuaren 2. artikuluaren arabera (221/2002 Dekretua, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen oinarri-arauak eguneratu zituena).

Edozelan ere, honako hau hartuko da entitate onuraduntzat: eskaria egin duen ikertzailearen entitatea, nortasun juridiko propioa duena.

Erakunde onuradunek eskabidean eta deialdiaren ebazpenean beren beregi izendatuta agertzen diren jardueretarako eta ikertzaileentzat baino ez dituzte erabiliko laguntzak.

3.2.– Programa hauetarako diru-laguntzak emateak eta horietaz baliatzeak ez du esan nahi onuradunak bisitatzen dituen zentroekin kontratupeko edo estatutupeko harremanik hasiko duenik, eta bisitaria hartzen duen erakundeari ez dio inolako konpromisorik ezartzen interesatua gero plantillan sartzeko.

3.3.– Deialdi honen bidez finantzatutako jardueretan parte hartzen duten entitate onuradunetako ikertzaileek gorputz-istripuetarako eta erantzukizun zibileko asegurua izango dute.

3.4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluko 5. idatz-zatian (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldarazia), ezarritako kausaren batean dagoen inor ezin izango da onuradun izan.

4. artikulua.– Laguntzen, parte-hartzaileen eta jardueren ezaugarriak.

Agindu honen I. eta II. eranskinetan azaltzen eta zehazten dira deialdi honetako modalitate bakoitzaren ezaugarriak, eskatzaile eta ikertzaile parte—hartzaileek bete behar dituzten baldintzak eta, azkenik, diru-laguntzen zenbatekoak.

5. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

5.1.– Eskabidea eta gainerako agiriak aurkezteko epea hilabetekoa da, Agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

5.2.– Eskabideak eta gainerako agiriak helbide honetan aurkeztu beharko dira:

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

Zientzia Politikarako Zuzendaritza.

Erreferentzia: Ikertzaile bisitariak (A modalitatea) edo ikertzaileak EAEtik kanpoko zentroetan egotea (B modalitatea) (dagokiona)

Donostia kalea 1.

01010 Vitoria-Gasteiz.

Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bideen bitartez ere bidal daitezke (Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

5.3.– Agindu honen I. eta II. eranskinetan ezartzen dira hurrenez hurren laguntza-modalitate bakoitzarentzat eskabideak aurkezteko epeak. Erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatu beharko du eskabidea.

5.4.– Deialdiaren testua eta eskabide-agiriak lortzeko interneteko helbidea: "http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net".

6. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko organoa.

Zientzia Politikarako Zuzendaritzari dagozkio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko lanak, Oinarrizko Ikerketako Zerbitzuaren bitartez.

7. artikulua.– Eskabideetan egin diren hutsak zuzentzea.

Baldin eta agindu honen I. eta II. eranskinetan eskatutako zerbait betetzen ez duen eskabideren bat edo agiriren bat aurkezten bada, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak 10 eguneko epea emango die sinatzaileei hutsak zuzen ditzaten edo arauzko agiriak aurkez ditzaten, eta ohartaraziko die, agindutakoa bete ezean, eskaera bertan behera utzi dutela esan nahiko duela. Hala agintzen da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

8. artikulua.– Ebaluazioa.

8.1.– Batzorde batek ebaluatuko ditu programak burutzeko laguntzetarako eskabideak, deialdi honetako berariazko arauek ezarritako baldintzen arabera. Batzordea Zientzia Politikarako zuzendariak eta Unibertsitate zuzendariak osatuko dute, eta Oinarrizko Ikerketako zerbitzuburuaren laguntza izango dute.

Batzordeak eskabide bakoitzari buruzko informeak eska diezazkioke eskatzaileek diharduten arloetan itzal handia eta ebaluazioan esperientzia duten ikertzaileei.

8.2.– Laguntzen esleipendunak hautatzeko, batzordeak irizpide hauek hartuko ditu kontuan, denak ehuneko beraz baloratuta:

a) Hautagaiaren merezimendu zientifiko eta akademikoak.

b) Egingo den lanaren interesa eta bideragarritasuna.

c) Hautagaia sartuko den ikerketa-taldearen historial zientifiko-akademikoa.

9. artikulua.– Laguntzak esleitzeko prozedura.

Laguntzetarako eskabideak lehiaketa bidez ebatziko dira, aurrerago aipatzen diren arau orokorren arabera eta I. eta II. eranskinetan jasotzen diren arau espezifikoen arabera. Horretarako, aurkeztutako eta onartutako eskabide guztiak konparatuko dira, eta horien arteko lehentasuna ezarriko da 8. artikuluan aipatu diren irizpideak kontuan hartuta; balorazio altuena lortu dutenei baino ez zaie esleituko laguntza, agindu honen 2. artikuluan finkatzen den aurrekontu-kreditua agortu arte.

10. artikulua.– Ebazpena.

10.1.– Emandako laguntzak esleitu eta interesatuei jakinaraztea, bai eta laguntzen zenbatekoak zehaztea ere, Batzorde Ebaluatzailearen proposamenez egingo da, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearen ebazpen baten bidez. Ebazpen hori hiru hileko epean hartuko du, eskabideak aurkezteko epeak amaitu ondoren hasita.

10.2.– Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusten den eran. Aurreko atalean ezarritako epean ebazpenik hartzen eta jakinarazten ez bada, eskabideak ezetsitzat jo beharko dituzte eskatzaileek.

10.3.– Ebazpen horren aurka, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunean hasita.

10.4.– Aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, onuradunen zerrenda eta emandako laguntzak argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

11. artikulua.– Onuradunen betekizunak.

Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunek betekizun hauek izango dituzte:

a) Emandako diru-laguntza onartu beharko dute. Izan ere, diru-laguntza eman zaiela jakinarazteko agiria jaso eta hamabost eguneko epean, entitate onuradunek, beren-beregi eta idatziz, laguntzari uko egiten ez badiote, diru-laguntza onartu dutela ulertuko da.

b) Laguntza zertarako eman den, horretarako erabili beharko dute, ez beste ezertarako.

c) Zentroa edo ikerketa—aldea aldatzeko, jarduerak eteteko edo onuraduna aldi baterako norabait joateko, Zientzia Politikarako Zuzendaritzari jakinarazi beharko diote, hori egiteko baimena eman diezaien.

d) Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak —diru-laguntzen inguruko egitekoak dituztenez— eskatzen dieten beste agiri eman beharko diete.

e) Mugikortasun-programan parte hartzen duten ikertzaileek bisitatzen duten zentroaren arauen arabera eta dedikazio esklusiboz jardun beharko dute.

12. artikulua.– Laguntzak ordaintzea.

12.1.– Erakunde onuradunari ordainduko zaizkio laguntzak. Erakunde horrek behar diren diru-zenbetekoak aurreratuko ditu ikertzaileak laguntzaren zenbatekoa jaso dezan, hain zuzen ere, agindu honen I. eta II. eranskinetan laguntza-mota bakoitzarentzat hurrenez hurren finkatutako arau espezifikoen arabera.

12.2.– Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, diru-laguntzak eta laguntzak esleitzeko eta, hala behar bada, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa edo zehapen prozedura oro, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo horko erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzengatik hasitakoak eta artean izapidetzen ari direnak.

13. artikulua.– Diru-laguntzak justifikatzea eta segimendua.

13.1.– Eskatzaileek, agindu honetako laguntzak jaso dituzten erakundeen legezko ordezkarien oniritzia dutela, diruz lagundutako ekintza gauzatu dela justifikatu beharko dute. Horretarako, ekintza bukatu eta bi hilabeteren buruan, egindako lanari buruzko txosten laburra aurkeztu beharko diote Zientzia Politikarako Zuzendaritzan, eta bertan ikerketaren argitalpen, patente edo bestelako emaitzen erreferentzia aipatu beharko da. Txosten horrek egonaldiaren datak adierazi beharko ditu, eta zientzilari-taldearen arduradunaren eta horren erakundearen legezko ordezkariaren oniritzia izan beharko du. Bestalde, diru-laguntzaren modalitaterako I eta II. eranskinetan adierazten diren agiriak aurkeztu beharko ditu.

13.2.– Justifikatutako gastuak emandako diru-laguntza baino txikiagoak badira eta ez-betetzerik ez badago, diru-laguntza gutxitu egingo da justifikatu ez den kopurua kenduta, eta jasotako diru-laguntzak proportzioan itzuliko dira, dagokion prozedurari jarraituz. Prozedura hori Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak amaituko du ebazpen batez, eta horrek hasierako ebazpena aldatuko du.

13.3.– Egoki iritziz gero, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak informazio osagarria eskatu ahal izango du, eta horrez gain, emandako laguntzaren segimendua egiteko ardura emango dio zuzendaritza horri atxikitako pertsona bati edo batzuei, laguntza zertan erabili den ikusteko.

14. artikulua.– Laguntzen bateraezintasuna.

Laguntza hauek bateraezinak dira helburu bererako ematen diren antzeko diru-laguntzekin.

15. artikulua.– Ez-betetzeak eta laguntza itzultzea.

15.1.– Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu zen (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA). Testu horren 53. artikuluan ezartzen denez, laguntza edo diru-laguntza ordain dadila eskatzerik ez da izango eta, behar izanez gero, jasotako zenbatekoak itzuli egin beharko dira eta laguntza edo diru-laguntza eman zenetik sortutako legezko interesak ordaindu, baldin eta:

Onaradunek, guztiz edo zati batean, bete gabe utzi badituzte deialdi honetako oinarriak, diru-laguntzei buruzko araudi orokorrekoak edo diru-laguntza emateko ebazpenean erabakitako baldintzak.

Diru-laguntza emateko eskatzen diren datuak ezkutatu edo aldatzen badituzte edo eskatutako informazioa iruzurrez manipulatzen badute.

Egintza proposatutako helburuekin edo ezarritako epeekin bat etorri gabe garatzen badute, Zientzia Politikarako Zuzendaritzaren baimenik gabe.

Zientzia Politikarako Zuzendaritzak, diruz lagundutako egintzen segimendua egiterakoan, gastua proposatutakoarekin eta esleitutakoarekin bat ez datorrela egiaztatzen badu.

15.2.– Baldin eta diru-laguntza emateko kontuan izan ziren baldintzak aldatzen badira edo beste administrazioren baten edo beste entitate pribatu nahiz publikoren baten laguntzak edo diru-laguntzak jasotzen badira edo helburu bererako beste diru-iturri edo baliabide batzuk jasotzen badira, diru-laguntza emateko ebazpena aldatu egin daiteke, betiere, diru-laguntzei buruzko arauan entitate onuradun izateko ezarritako gutxienezko betekizunak konplituz gero.

15.3.– Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II. tituluan ezarritakoarekin bat etorriz, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak deklaratuko du, ebazpen baten bidez, laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela eta, hala behar denean, diru-zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzuli behar direla (698/1991 Dekretua, diru-laguntzak itzultzeko prozedura orokorra arautu zuena; 1992ko otsailaren 7ko EHAA). Dena den, hori egin baino lehen, prozedurari dagozkion izapideak egin beharko dira, eta behar izanez gero, beste ekintza batzuk ere gauzatuko dira.

15.4.– Diru-zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira ondorio guztietarako.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko maiatzaren 16a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

I. ERANSKINA
A MODALITATEA: IKERTZAILE BISITARIAK

Arau espezifikoak:

1.– Programaren xedea.

Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde onuradunetan (3. artikulua) zientzia, teknologia eta humanistika arloetan diharduen komunitatearen eta ikerketak normalean Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egiten dituzten ospe handiko ikertzaileen arteko harremanak indartu nahi dira. Horretarako, erakunde onuradunen zentroetan ikertzaile horiek egiten dituzten egonaldiak finantzatuko dira. Hartu-eman horiek, bestalde, Europako Programa Markoen esparruan bultzatu nahi dira.

2.– Programaren ezaugarriak.

Egonaldien iraupena hilabetekoa izango da, gutxienez, eta etenik gabeko hamabi hilabetekoa, gehienez. 2007ko urtarrilaren 1etik 2007ko abenduaren 31ra bitartean hasi beharko dira.

Salbuespen gisa, irakasle bisitaria bertaratu baino lehen, egonaldia atzeratzea eskatu ahal izango da. Zientzia Politikarako Zuzendaritzak ebatziko du atzeratu daitekeen edo ez, eta bere ustez salbuespenezko kasuak daudenean eta behar bezala frogatuta daudenean emango du baimena.

3.– Hautagaiak.

Hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren ikertzaileak izango dira, doktore tituluaren jabe izan behar dute eta eszedentzian edo urte sabatikoan egon behar dute edo beren jatorrizko erakundearen baimena eduki beharko.

4.– Eskabideak.

Eskabidea batera aurkeztu beharko dute hautagaiek eta erakunde onuradun bateko ikerketa-talde bateko ikertzaile nagusiak; zentro hartzailearen erakundearen legezko ordezkariaren sinadura beharko da.

Bisita EAEtik kanpoko lankidetza zientifiko eta teknikorako sare bateko jarduera bati badagokio eta Europar Batasuneko Programa Markoei badagokie, honako hauek egiaztatu beharko dira egiaztagiri edo agiri ofizial baten bidez:

– Europar Batasuneko dagokion komisioak aldeko ebaluazioa egin duela egiaztatzen duen agiria edo onarpena.

– Hautagaia sartuko litzatekeen lankidetza zientifiko eta teknikorako sarearen antolakuntza-proposamena.

– Hautagaia ofizialki sarekoa dela edo sare berekoa izanik EAEtik kanpo dauden laborategiren batean sartuta dagoela.

5.– Eskabideak egiteko eskatzen diren agiriak.

Eskabideekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Ikerketa-talde hartzailearen arduradunak izenpetutako eskabide-idazkia, 1. inprimaki arautua erabilita; eskatzailearen zinpeko aitorpena eta xede horretarako beste inolako diru-laguntzarik ez duela adierazi beharko da.

b) Eskabidea, 2-A inprimaki arautua erabilita; memoria eta ikertzaile nagusiaren entitatearen legezko ordezkariaren oniritzia jaso beharko da; ordezkari horrek bere gain hartu beharko ditu agindu hau aplikatzetik sortzen diren betebeharrak.

c) Ikertzaile gonbidatuaren curriculum vitae-a.

d) Ikerketa-talde hartzailearen arduradunaren curriculum vitae-a, inprimaki arautua erabilita.

e) Eskatutako baliabideen justifikazio xehatua, 3. inprimaki arautua erabilita; bisitaria zentro hartzailean dagoela material suntsigarrian izango dituen gastuak eta jatorrizko zentrotik egingo dituen joan-etorriko bidaia-gastuak jasoko dira aurrekontuan.

f) Ikerketa-talde hartzailearen arduradunak idatzitako onarpen-gutuna.

g) Hala badagokio, lankidetza zientifikorako sareko laborategiren batean sartuta dagoela egiaztatzen duen agiria.

h) Hirugarren interesatuaren datuen alta.

i) Erakunde onuradunek, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikokoak ez badira, zerga-betebeharrak beteta dituztela egiaztatu beharko dute, Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduak (EHAA, 208. zk., urriaren 15ekoa) eta aurtengo urteari dagokion eguneratzeak ezarri dutenaren arabera.

j) Zinpeko aitormena, ondokoa egiaztatuz: Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez daudela.

6.– Laguntzen zenbatekoa.

Laguntza bakoitza hileko 1.200 euro eta 2.000 euro artekoa izango da, hautagaiaren garrantziaren arabera. Zenbateko horri PFEZrengatik dagozkion atxikipenak egingo zaizkio, indarrean dauden araudi fiskalak ezarritakoaren arabera.

Bisitariaren egonaldia dela-eta sortzen diren gehigarrizko ikerketa gastuetarako laguntzak —eranskin honetako 5.e) idatz-zatian aipatutako gastu osagarriak— gehienez ere 3.000 eurokoak izango dira. Bisitari bakoitzak, gainera, gehigarri bat jaso dezake, jatorrizko zentrotik joan-etorriko bidaia-gastuetan laguntzeko.

Kopuru bi horiek eskatzaileak gastuetarako egindako aurrekontuaren araberakoak izango dira, eranskin honetako bosgarren paragrafoan ezarritakoari jarraituz.

Nolanahi ere, eskatutakoaren arabera eta 8.2. artikuluan aipatutako irizpideak aplikatzearen ondorioz lortutako emaitzen arabera zehaztuko da laguntzaren zenbatekoa.

7.– Laguntzak ordaintzea.

Erakunde onuradunek behar diren diru-kopuruak aurreratuko dituzte bisitariak bere ordainsaria lehen hilabetetik jaso dezan. Egonaldia bukatu eta hileroko lansariei dagozkien ordainagiriak Zientzia Politikarako Zuzendaritzari aurkeztu ondoren jasoko dute programa honetako diru-laguntza. Ordainagiri horiekin batera, jatorrizko txartelak eta fakturak edo horien kopiak ere aurkeztu beharko dituzte; hala ere, kopiak aurkeztekotan, jatorrizkoak erakunde hartzailearen esku daudela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da. Erakunde hartzaileak bere aurrekontuetan sartu beharko ditu kopuru horiek.

II. ERANSKINA
B MODALITATEA: IKERTZAILEEN KANPOKO EGONALDIAK

Arau espezifikoak:

1.– Xedea.

EAEko erakunde onuradunetako ikertzaileak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikerketa-zentroetan egotea, ezagupenak eguneratu ditzaten eta teknika berriak ikas ditzaten; hori da mugikortasun-programaren bidez lortu nahi dena.

Programa honek bi azpiprograma ditu:

B.1.– Egonaldi luzeak: azpiprograma honen barruan, onuradunak talde hartzailearen ikerketa alorreko proiektu bat garatu beharko du bere egonaldian.

B.2.– Egonaldi laburrak: azpiprograma honetan honako ekintzak sartzen dira, besteak beste: teknika zehatzak ikastea, kalitate handiko ikastaroetara joatea, lan bereziak egiteko egonaldiak eta goi mailako harreman zientifikoak bideratzeko bestelako egintzak.

2.– Programaren ezaugarriak.

a) B.1. azpiprograman, egonaldien iraupena hilabetekoa izango da gutxienez eta hamabi hilabetekoa gehienez; B.2 azpiprograman, berriz, bi astekoa izango da gehienez ere. Kasu bietan egonaldiak 2007ko urtarrilaren 1etik 2007ko abenduaren 31ra bitartean hasi beharko dira.

b) B.1. azpiprograman, salbuespen gisa, egonaldia hasi baino lehen, egonaldia atzeratzea eskatu ahal izango da, goian aipatutako epearen barruan. Zientzia Politikarako Zuzendaritzak ebatziko du atzeratu daitekeen edo ez, eta bere ustez salbuespenezko kasuak direnean emango du baimena.

3.– Hautagaiak.

Hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Laguntza eskatzen denean doktore izatea.

b) Erakunde onuradunetako plantilletan, gutxienez 3 urtez egotea, B.1. azpiprogramari dagokionez, eta gutxienez 2 urtez egotea, B.2. azpiprogramari dagokionez.

4.– Eskabideak egiteko eskatzen diren agiriak.

Eskabideekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Eskabide orria, 1. inprimaki arautua erabilita; eskatzailearen zinpeko aitorpena jaso beharko du, jarduera hori finantzatzeko beste inolako diru-laguntzarik ez duela adierazteko.

b) Kanpoko egonaldietako programan parte hartzeko eskabidea, 2-B inprimaki arautua erabilita, eta memoria.

c) Eskatzailearen curriculum vitae-a, inprimaki arautua erabilita.

d) B.1 eta B.2 azpiprogrametan, ikastetxe hartzailerako bidaia-gastuen aurrekontua. Horretaz gain, B.2 azpiprograman, garraioari, ostatuari eta mantenuari dagozkien kopuruen aurrekontua jaso beharko da. Kasu bietan, gastuei dagozkien aurrekontuak 3. inprimaki arautua erabilita justifikatu beharko dira.

e) NANaren fotokopia.

f) Ikerketa-talde hartzailearen arduradunaren gutuna; eskatzailea egite-bidean dagoen proiekturen batean onartu dela adierazi beharko da. B.1 azpiprogramarako, arduradun horren curriculuma ere bidali behar da.

g) Eskatzaileak diru-laguntza jasoko balu, erakunde onuradunaren legezko ordezkariak lizentzia emateko konpromisoa.

h) Hirugarren interesatuen datuen alta.

i) Erakunde onuradunek, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikokoak ez badira, zerga-betebeharrak beteta dituztela egiaztatu beharko dute, Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduak (EHAA, 208. zk., urriaren 15ekoa) eta aurtengo urteari dagokion eguneratzeak ezarri dutenaren arabera.

j) Zinpeko aitormena, ondokoa egiaztatuz: Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez daudela.

5.– Laguntzen zenbatekoa.

a) B.1 azpiprogramako eskatzaileei dagokienez, laguntzaren zenbatekoa hileko 1.200 euro eta 2.000 euro bitartekoa izango da, eskatzailearen curriculumaren eta lekuaren arabera.

Horretaz gain, gehigarri bat eman daiteke, zentrorako joan-etorriko bidaia-gastuetan laguntzeko; kopuru hori gastuetarako egindako aurrekontuaren araberakoa izango da, eranskin honetako 4.d) idatz-zatian ezarritakoari jarraituz.

b) B.2 azpiprogramaren kasuan, aurkeztu eta onartutako aurrekontuaren arabera zehaztuko da kopuru hori. Eranskin honetako 4.d) idatz-zatian ezarritakoan oinarrituta, kopuru hori % 100 ordaindu ahalko da, eskatzailearen curriculumaren arabera.

6.– Laguntzak ordaintzea.

Erakundeek behar diren diru-zenbatekoak aurreratuko dituzte ikertzaileak "lansariak" atalari dagokion laguntzaren zatia jaso dezan; programa honetako diru-laguntzen zenbatekoa jasotzeko, Zientzia Politikarako Zuzendaritzan honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) B.1 azpiprograma: onuraduna zentro hartzailera sartu dela egiaztatzen duen agiria Zientzia Politikarako Zuzendaritzari aurkeztu ondoren ordainduko zaio "Lansariak" kontzeptuari dagokion kopurua. "Joan-etorriak" kontzeptua —halakorik balego— erabilitako garraioen txartel eta faktura jatorrizkoak aurkeztu ondoren ordainduko da.

b) B.2 azpiprograma: bertaratze-ziurtagiria eta erabilitako garraioen eta diruz lagundutako gainontzeko kontzeptuen txartel eta faktura jatorrizkoak aurkeztu ondoren ordainduko dira.

III. ERANSKINA

Eskatzen diren agiriak (bakoitzetik ale bakarra) eta aurkezteko hurrenkera, modalitatearen arabera

		MODALITATEA

		A	B1	B2

a)	Eskabidea, 1. inprimaki arautua.	X	X	X

b)	2-A edo 2-B inprimakia, dagokiona.	X	X	X

c)	Ikertzaile gonbidatuaren curriculum vitae-a.	X

d)	Ikerketa-talde hartzaileko arduradunaren curriculum vitae-a.	X	X

e)	Eskatzailearen curriculum vitae-a.		X	X

f)	Eskatzen diren funtsei buruzko justifikazio xehatua (3. inprimaki arautua).	X	X	X

g)	NANaren fotokopia.		X	X

h)	Ikerketa-talde hartzaileko arduradunaren gutuna	 X	X	X

i)	Lankidetza zientifikorako sare bateko laborategi batean sartuta dagoela 		X	X

	justifikatzen duen agiria.

j)	Hirugarren interesatuaren datuen alta (Eusko Jaurlaritzarekin hirugarren interesatuaren 	X	X	X

	datuen alta ez duten erakunde onuradunak soilik).

k)	Zerga-betebeharrak betetzearen egiaztapena eta aurtengo urteari dagokion

	eguneratzea (EAEko sektore publikokoak ez diren erakunde onuradunak).	X	X	X

l)	Zinpeko aitormena, ondokoa egiaztatuz: Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza 	X	X	X

	Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5.

	paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005

	Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez daudela.

m)	Lizentzia emateko konpromisoa		X	X

1. INPRIMAKI ARAUTUA

Jauna / andrea:

Izenpetzen duenak (abizen bi eta izena) 	

	 NAN zk. ............................................

Helbidea 	 kalea

irakasle edota ikertzaile dihardu eta kategoria hau du 	

(Fakultatean, Eskolan, Zentroan, Sailean, etab.) 	

	

Agindu honen babesean 	

	 EHAA, zk.: ...................... data

HONAKO HAU ESKATZEN DU:

(ezabatu ez dagokizuna) A, B.1, B.2 programako laguntza eman diezaiotela honako hau egiteko 	

	

	

	

leku honetan 	

	

Aldi honetan (egunak) 	

eransten duen dokumentazioan agertzen diren datuen arabera.

Zin egiten du:

Egonaldi berbera egiteko bestelako diru-laguntzarik ez duela.

Eta jasota gera dadin sinatu du 200...........(e)ko

Izp.:

UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILBURUORDEA.

2-A INPRIMAKI ARAUTUA

Eskabide-inprimaki arautua

Ikertzaileentzako hobekuntza- eta mugikortasun-programak

1.– Eskatzen den programa (jarri x bat dagokion lekuan)

	A. Ikertzaile bisitariak	 n

2.– Ikertzaile bisitariaren datu pertsonalak

Abizenak	 Izena

NAN edo pasaportea 	

Kalea 	 Zk. ........... Sol. ........... Letra

PK ...................... Herria	 Probintzia

Herrialdea 	 Telefonoa

3.– Zein proiektu/planetarako eskatzen duen laguntza

Izenburua 	

	

Finantziazio publikoko proiektu baten barruan badago, proiektuaren erreferentzia zenbakia

4.– Aplikazio-zentroa

Erakundea 	

Fakultatea/zentroa 	

Saila 	

5.– Ikerketa-talde hartzailearen arduraduna

Abizenak	 Izena

Titulazio akademikoa 	

Kargua, kategoria, etab. 	

Ikerketa-talde hartzailearen arduradunaren sinadura		 Erakundearen legezko arduradunaren sinadura

Data:		Data:

	

2-B INPRIMAKI ARAUTUA

Eskabide-inprimaki arautua

Ikertzaileentzako hobekuntza- eta mugikortasun-programak

1.– Eskatzen den programa (jarri X bat dagokion lekuan).

	B. Kanpoko egonaldiak

		B.1. Egonaldi luzeak	 n

	 	B.2. Egonaldi laburrak	n

2.– Eskabide-egilearen datuak.

Abizenak	 Izena

NAN edo pasaportea 	

Kalea 	 Zk. ........... Sol. ........... Letra

PK ...................... Herria	 Probintzia

Herrialdea 	 Telefonoa

3.– Zein proiektu/Planetarako eskatzen duen laguntza. (B1)

Izenburua 	

	

4.– Aplikazio-zentroa.

Erakundea 	

Fakultatea/Zentroa 	

Saila 	

5.– Ikerketa-talde hartzailearen arduraduna.

Abizenak	 Izena

Titulazio akademikoa 	

Kargua, kategoria, etab. 	

Eskatzailearen sinadura		Erakundearen legezko arduradunaren sinadura

Data:		Data:

	

Egin nahi den ikerketa-proiektuaren azalpen laburra (behar beste orri erantsi)

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

3. INPRIMAKI ARAUTUA

Eskatzen dituen funtsen justifikazio xehatua

Eskatzailearen datuak

Abizenak	 Izena

Aplikazio-zentroa 	

Egunak: 200...........(e)ko..................................(e)tik ..................................(e)era.

Garraiobideak (A, B.1 eta B.2)

Kolektiboa (1)

Norberarena (2)

Ostatua (B.2) (3)

Mantenua (B.2)

Beste batzuk (A)

Aurreikusitako gastuak guztira:

(1) Garraiobidea zehaztu (hegazkina, trena, autobusa): 	

Txartel mota (joan-etorrikoa, klasea …):

Irteera eguna:	 Itzulera eguna

(2) Autoaren matrikula zenbakia 	, kilometroak...................................................

Kilometroko 0,24 euro izango dira, gehienez ere. Lehentasuna emango zaio garraiobide kolektiboak erabiltzeari.

(3) Izena zehaztu, eta hala badagokio, kategoria:

CURRICULUM VITAE-A

INPRIMAKI ARAUTUA

Orri-kopurua:

Izena

Eguna:

Sinadura:

Goian sinatzen duenak curriculum honetan jasotzen diren datuak benetakoak direla adierazten du. Izan ere, zehazgabetasunik balego eta horren ondorioz erantzukizunik sortuko balitz, bere gain hartuko luke.

– Ez ahaztu beharrezkoa dela orrialde guztietan bazterrean sinatzea.

– Curriculum hau aurkeztuta ere, hor emandako informazioa osatzeko dei diezazukete ebaluazioa egiten den bitartean.

Abizenak, izena 	 Sexua ....................

NAN ......................................... Jaioteguna	 Funtzionario zk.: ....................

Helbidea: 	

Hiria 	 PK .................... Telefonoa

Espezializazioa (Unesco kodea) 	

PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA

	Lizentziatura/Ingeniaritza	Zentroa	Eguna

	–––––––––––––––––––––––––––––––––––	 ––––––––––––––––––	––––––––––––––––––

	Doktoregoa

Tesiaren gidaria(k):

	

GAUR EGUNGO LANBIDE-EGOERA

Erakundea

Zentroa

Saila/atala/unitate estr

Lanbide-kategoria eta hasteko eguna

Posta helbidea

Telefonoa (aurre-zenbakia, zenbakia eta luzapena)

Plantillakoa	 n	Dedikazioa:	 Lanaldi osoa	n

Bitartekoa	n 		Lanaldi partziala	 n

Bekaduna	n

ZIENTZIA ARLOAN EDO LANBIDEAN LEHENDIK EGINDAKO JARDUERAK

	Egunak	Lanpostua	Instituzioa

	––––––––––––––––––––––––––––	––––––––––––––––––	 ––––––––––––––––––

	

	

	

	

	

	

	

ZIENTZIAN ERABILTZEN DIREN HIZKUNTZAK (E=erdizka; O=ongi; Z=zuzen)

	Hizkuntza	Hitz egin	Irakurri	Idatzi

	––––––––––––––––––––––––	––––––––––––––––––	 ––––––––––––––––––	––––––––––––––––––

	..............................................

	..............................................

	..............................................

	..............................................

FINANTZATUTAKO IKERKETA-PROIEKTUETAN IZANDAKO PARTE-HARTZEA

(azken 10 urteetakoak)

Proiektuaren izenburua

	

	

	

Entitate finantzatzailea 	

Iraupena, hasiera	 Amaiera

Ikertzaile nagusia 	

ARGITALPENAK

(azken 10 urteetakoak; 10 argitalpen gehienez)

Zehaztu liburukia, lehenengo eta azken orrialdeak (urtea) eta kodea.

KODEA: L= liburu osoa, LK= liburuaren kapitulua, A= artikulua, R= review, E= editorea.

Egileak (sinaduren hurrenkeran):

Izenburua 	

	

	

	

Aldizkaria/Liburua:	 Kodea:

ENPRESA EDO/ETA ADMINISTRAZIOEKIN EGINDAKO GARRANTZI BEREZIKO IKERKETA-KONTRATUETAN IZANDAKO PARTE-HARTZEA

(azken 10 urteetakoak)

Kontratuaren izenburua

	

	

Enpresa/Administrazio finantzatzailea 	

Iraupena, hasiera	 Amaiera

Ikertzaile arduraduna

PATENTEAK ETA UTILITATE-MODELOAK

(azken 10 urteetakoak)

Asmatzaileak (sinaduren hurrenkeran): 	

Izenburua 	

Eskabide zk......... Lehentasuna (Herrialdea) 	

Lehentasuna (data) 	

Entitate titularra: 	

Zein herrialdetara zabaldu den: 	

Zein enpresak ustiatzen duen: 	

ATZERRIKO ZENTROETAN EGINIKO EGONALDIAK

(azken 10 urteetakoak, sei hilabetetik gorako egonaldi jarraituak)

KODEA: D=doktoregaia; DO=doktoratu ondokoa; G=gonbidatua; K=kontratatua; B=beste batzuk (zehaztu)

Zentroa 	

Herria................................................ Herrialdea ................................................Urtea: 	

Iraupena 	

Gaia: 	 Kodea: ................................

KONGRESUAK

(Azken 10 urteetakoak; bost ekarpen gehienez)

Egileak: 	

Izenburua 	

Parte-hartze mota: 	

Kongresua: 	

Argitalpena: 	

Non egingo den: 	

Urtea: 	

GIDATUTAKO DOKTORETZA-TESIAK

(azken 10 urteetakoak)

Izenburua 	

	

Doktoregaia: 	

Unibertsitatea 	

Fakultatea edo Eskola: 	

Urtea: ................ Kalifikazioa: 	

AIPATU NAHI DIREN BESTE MEREZIMENDU EDO ARGIBIDE BATZUK

(inprimaki honek eskaintzen duen lekua baino ez erabili)

HIRUGARRENEN DATUEN ALTA/HIRUGARREN INTERESATUARENA

HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK (A)

(1) NAN/IFZ

(2) Bi abizen eta izena/sozietatearen izena

HELBIDERATZE-DATUAK (B)

Helbidea

Posta-kodea	Herria

Probintzia

BANKU-DATUAK (C)

(1) Bankua	 nnnn

(2) Agentzia	 nnnn

(3) K.D.	 nn	Kontu korrontea	 nnnnnnnnnn

(4) Titularra

				Administrazioak bete beharrekoa

	Bankuaren adostasuna	Hirugarrenaren 	Sailaren edo 	Kontabilitatearen oniritzia

		adostasuna	erakundearen oniritzia

	Zigilua eta sinadura (D)	Zigilua eta sinadura (E)	 Zigilua eta sinadura 	Sinadura baimendua (G)

			baimendua (F)

Orri hau NANaren fotokopiari erantsi (edo pasaportearenari, atzerritarrek).

Datu pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu dokumentu/inprimaki/formulario honen bitartez jarri dituzun datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula.

Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatzeko nahiz aurka egiteko aukera duzu; horretarako, helbide honetara jo behar duzu: Ogasun eta Herri Administrazio Saila, Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.

6. INPRIMAKIA ZINPEKO AITORMENA

Jauna / andrea:

(bi abizenak eta izena) 	

	

Jaioteguna: .................(e)ko

NAN zk.: .................................. helbidea 	 (herria)

	 (kalea), ................. PK; tel.:

	 titulua du eta

	 kategoria, eta irakasle edota ikerlari dihardu

	 (fakultatean, eskolan, zentroan, sailean, etab.)

Aginduaren babesean, 	

Euskal Herriko Agintaritzaren ALdizkaria (................. zk.).

ZIN EGITEN DU:

Ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean.

...................................................(e)n,

Lekua eta eguna:	Oniritzia:

Ikertzailearen sinadura	Erakundearen legezko ordezkaria


Azterketa dokumentala