Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2009ko martxoaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 Zenbakiko Epaitegia
1669

EDIKTUA, errentak ez ordaintzeagatik desahuzioa egiteko 591/08 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: desahuzioaren gaineko hitzezko judizioa. 591/08.

Demandatzailea: Jose Castellano Robles eta Guadalupe Lopez Ruiz.

Abokatua: Ibargarai Hurtado, Jose Maria eta Ibargarai Hurtado, Jose Maria.

Prokuradorea: Matilde Viejo Casans eta Matilde Viejo Casans.

Demandatua: Noemi Lois Cacabelos.

Gaia: ordainketak ez egiteagatiko desahuzioa.

Judizio horretan epaia eman da. Hau da epaitza:

«Prokuradore Vigok -Jose Castellanos Robles eta Guadalupe Lopez Ruizen ordez eta izenean- Noemí Luis Cacabellosen aurka aurkeztutako demanda baietsi, alderdiak uztartzen zituen errentamendu kontratua indargabetutzat deklaratu, eta demandatua kondenatzen dut -legez xedatutako eran- lokala (Blas de Otero, 9, ezkerra behekoa) libre uztera, ohartaraziz ezen, hala egin ezean, bota egingo dutela.

Halaber, auzi-jartzaileari honako zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 12.371,34 euro, eta epai honetako bigarren oinarri juridikoan adierazitako interesak.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, legeak agindu bezala.»

Noemi Lois Cacabelos demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

PZLren 449. artikuluarekin bat, demandatuari ez zaio apelazio-errekurtsoa onartuko baldin eta, idatziz, mugaeguneratutako errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak ordainduta dituela adierazten ez badu.

Halaber, errekurtsoa betetzeke deklaratuko da, edozein egoeratan dagoela ere, baldin eta berau bideratzen den artean, demandatu errekurtsogileak mugaeguneratutako errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak ordaintzeari uzten badio. Errentariak mugaeguneratu gabeko epeen ordainketa aurreratu edo kontsignatu ahal izango du; behin epaia irmoa izan ostean, mugaeguneratu gabeko epeak ordaindu beharrekoak izango dira. Aipatuko zenbatekoak ordaintzeak, hala ere, ez du esan nahi kontratua berritzen denik.

Gordailua edo kontsignazioa kreditu-erakunde edo elkarren bermerako sozietateren batek edo bestelako bide batek jaulkitako —eskaria egin eta berehala ordaintzekoa— zehaztugabeko iraupeneko abalaren bidez ere egin ahal izango da, epaitegiaren iritziz, kontsignatutako edo gordailututako zenbatekoaren berehalako eskuragarritasuna bermatuko duena.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2009ko otsailaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala