Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2015eko urtarrilaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5

AGINDUA, 2014ko otsailaren 27koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Erandioko Jado Eskolen Fundazioari buruzko hutsak zuzentzeko dena.

Ikusita sailburuordetza honek 2013ko urtarrilaren 31n emandako aurreko aginduan egindako hutsa zuzentzeko 2012-01-0101 espedientea, Erandioko Jado Eskolen Fundazioarena, eta kontuan hartuta honako

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2013ko urtarrilaren 31n, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak honako agindu hau eman zuen:

Agindua, 2013ko urtarrilaren 31koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Fundación Escuelas Jado Erandio-Erandioko Jado Eskolen Fundazioaren» estatutuetako 86. artikuluaren aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu zen –fundazioari irekitako orrian– fundazioaren estatutuen 86. artikuluari egindako aldaketa.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 25.1. artikuluak hau xedatzen du:

«Inskripzio, ezeztatze, prebentzio-oharpen nahiz ertzeko oharretan egindako akatsak ezingo dira zuzenketa, zirriborro edo marra bidez konpondu. Horretarako, beste idazpen bat egingo da, eta bertan garbi adierazi beharko da zein den zuzendu den akatsa, eta idazpenak hasiera-hasieratik nolakoa izan behar zuen».

Bigarrena.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluak honako hau xedatzen du hutsen zuzenketari buruz:

«2.– Herri-administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak» (Artikulu hori urtarrilaren 13ko 4/99 Legearen arabera dago idatzita).

Horrelako hutsak atzeman direnez, egokia da da zuzenketa ofizioz egitea.

Aginduaren lehenengo ebatzian gertatu da hutsa, Erandioko Jado Eskolen Fundazioaren udalerria adierazterakoan. Beraz, «Lantarongo (Araba)» dioen lekuan, hau esan behar du: «Erandioko (Bizkaia)».

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2013ko urtarrilaren 31ko Aginduaren lehenengo ebatzian atzemandako hutsa zuzentzea, Erandioko Jado Eskolen Fundazioaren egoitza-udalerriari dagokiona.

Horregatik, aginduaren lehenengo ebatzia honela gelditzen da, zuzenketaren ondoren:

«Lehenengoa.– Erandioko (Bizkaia) Fundación Escuelas Jado Erandio-Erandioko Jado Eskolen Fundazioaren estatutuetako 86. artikuluan egin den aldaketa inskribatzeko agintzea, Fundazioaren Patronatuak 2009ko urriaren 1ean erabakitakoak, agindu honen data duela, 2010eko azaroaren 2an Francisco de Asis Triana Alvarez notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat (protokolo-zenbakia: 1829)».

Bigarrena.– Agindu horretan egun horretan egindako erregistro-idazpenak zuzentzea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Erandioko Jado Eskolen Fundazioari bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, agindua jakinarazi eta biharamunetik; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 27a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala