Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2015eko maiatzaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2275

12/2015 DEKRETUA, maiatzaren 14koa, lehendakariarena, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kideak aldatzen dituena.

Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legeak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseilua eratu zuen, lankidetzako eragileen ordezkaritza organoa izan zedin, eta garapenerako euskal lankidetza publikoaren inguruko proposamenak, irizpenak eta jarraipena egiteko ahalmena eman zion kontseiluari.

Lege horren 16.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko, Eusko Jaurlaritzak, irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren bitartez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluaren osaera, funtzionamendua eta egitekoak arautu zituen, aipatutako legean ezarritakoaren esparruan. Dekretu horren 3. artikuluak kontseilu horren osaera ezarri zuen; eta 4. artikuluak, kideok izendatzeko prozedura.

Lehendakariaren uztailaren 1eko 28/2013 Dekretuaren bitartez izendatu ziren kontseilu horretako oraingo kide titularrak eta ordezkoak, eta lehendakariaren martxoaren 26ko 11/2014 Dekretuaren bitartez aldatu zen kontseilu horretako kide bat.

Urriaren 21eko 197/2014 Dekretuaren bitartez, irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren 3.1.b) artikulua aldatu zen, agintzeko kontseilu horretan Eusko Jaurlaritzaren zazpi ordezkari izango direla eta horietatik ordezkari bana aukeratuko dituztela arlo hauetan eskumena duten sailek: kanpo harremanetan, nekazaritzan, gizarte-ongizatean eta gizarte-zerbitzuetan, ogasunean, hezkuntzan, osasunean eta ingurumenean.

Ildo horretan, aipatutako arlo horietan eskumena duten sailek kide berriak hautatu dituzte eta, hala badagokio, orain daudenak berretsi dituzte.

Bestalde, eta horrekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Fondoa-Asociación de Entidades Locales Vascas Cooperantes delakoak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluaren Idazkaritzara idatzi dute, kontseilu horretan ordezkatzen dituzten zenbait kide aldatzea eskatzeko.

Horren ondorioz, eta irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren 4. artikuluaren arabera, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluaren lehendakaria naizenez, hauxe ,

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Kargutik kentzea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko honako kide titular eta ordezko hauek –uztailaren 1eko 28/2013 Dekretuaren eta martxoaren 26ko 11/2014 Dekretuaren bitartez izendatu ziren–:

1.– Eusko Jaurlaritzako ondoko sailak ordezkatzeko:

a) Lehendakaritza:

Titularra: Mónica Hernando Porres andrea, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria.

Ordezkoa: Mikel Antón Zarragoitia jauna, Europako Gaietarako zuzendaria.

b) Ogasun eta Finantza Saila:

Titularra: Pedro Hernando Arranz jauna, Ekonomia eta Aurrekontuen sailburuordea.

Ordezkoa: Zuriñe Embid Zubiría andrea, Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendaria.

c) Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun Saila:

Titularra: María Ainhoa Ondarzabal andrea, Nazioartekotze zuzendaria.

Ordezkoa: Iñaki Ezkurra Yurrebaso jauna.

d) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila:

Titularra: Olatz Garamendi Landa andrea, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea.

Ordezkoa: José Manuel Bujanda Arizmendi jauna, Sailburuaren Kabineteko zuzendaria.

e) Osasun Saila:

Titularra: Guillermo Viñegra García jauna, Osasuneko sailburuordea.

Ordezkoa: Fátima Ansotegi Elordi andrea, Sailburuaren Kabineteko zuzendaria.

f) Ingurumen eta Lurralde Politika Saila:

Titularra: Miren Izaskun Iriarte Irureta andrea, Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordea.

Ordezkoa: Tomás Epalza Solano jauna.

2.– Gipuzkoako Foru Aldundia ordezkatzeko:

Ordezkoa: Euken Barreña Caloca jauna.

3.– Euskal Fondoa- Asociación de Entidades Vascas Cooperantes delakoa ordezkatzeko:

Ordezkoa: Mikel Arrastoa Agote jauna.

4.– Euskadiko GGKEen Koordinakundea ordezkatzeko:

Titularrak:

– Eduardo Sánchez Pérez jauna.

– Ignacio Eguizábal Escribano jauna.

– Íñigo Martínez Zatón jauna.

Ordezkoa: Alfonso Roncero Linares jauna.

Bigarren artikulua.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kide izendatzea ondokoak:

1.– Eusko Jaurlaritzan honako alor hauetan eskumena duten sailak ordezkatzeko:

a) Kanpo Harremanetan:

Titularra: Mikel Antón Zarragoitia jauna, Europako Gaietarako zuzendaria.

Ordezkoa: Mónica Hernando Porres andrea, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria.

b) Nekazaritzan:

Titularra: Elena Gutiérrez Pérez del Notario andrea, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria.

Ordezkoa: Eugenia Santor Urdiain andrea.

c) Gizarte-ongizatean eta gizarte-zerbitzuetan:

Titularra: Iñigo Pombo Ortiz de Artiñano jauna, Gizarte Politiketako sailburuordea.

Ordezkoa: Jose Luis Madrazo Juanes jauna, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria.

d) Ogasunean:

Titularra: Pedro Hernando Arranz jauna, Ekonomia eta Aurrekontuen sailburuordea.

Ordekoa: Zuriñe Embid Zubiría andrea, Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendaria.

e) Hezkuntzan:

Titularra: Olatz Garamendi Landa andrea, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea.

Ordezkoa: José Manuel Bujanda Arizmendi jauna, Sailburuaren Kabineteko zuzendaria.

f) Osasunean:

Titularra: Guillermo Viñegra García jauna, Osasuneko sailburuordea.

Ordezkoa: Fátima Ansotegi Elordi andrea, Sailburuaren Kabineteko zuzendaria.

g) Ingurumenean:

Titularra: Miren Izaskun Iriarte Irureta andrea, Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordea.

Ordezkoa: Tomás Epalza Solano jauna.

2.– Gipuzkoako Foru Aldundia ordezkatzeko:

Ordezkoa: Monika Plazaola Sojo andrea, Euken Barreña Caloca jaunaren ordez.

3.– Euskal Fondoa-Asociación de Entidades Vasca Cooperantes delakoa ordezkatzeko:

Ordezkoa: Juan Manuel Balerdi Urdanpilleta jauna, Mikel Arrastoa Agote jaunaren ordez.

4.– Euskadiko GGKEen Koordinakundea ordezkatzeko:

Titularrak:

– María del Mar Magallón Soneira andrea, Eduardo Sánchez Pérez jaunaren ordez.

– Josu Urrutia Beristain jauna, José Ignacio Eguizábal Escribano jaunaren ordez.

– Agustín Ortíz Calzada jauna, Iñigo Martínez Zatón jaunaren ordez.

Ordezkoa: Olatz Ecenarro Sandoval andrea, Alfonso Roncero Linares jaunaren ordez.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Dekretu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erakunde berean, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko maiatzaren 14an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala