Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2015eko maiatzaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2282

EDIKTUA, 676/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 676/2014 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Maria Cristina Arias Lopez.

Alderdi demandatua: Antonio Cotera Ibañez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio:

1/2015 EPAIA.

Epailea: Marina Ruiz Gomez.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko urtarrilaren hamahirua.

Alderdi demandatzailea: Maria Cristina Arias Lopez.

Abokatua: Maria Cristina Arias Lopez.

Alderdi demandatua: Antonio Cotera Ibañez (rebeldía).

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baiesten dut Maria Cristina Arias Lopezek Antonio Cotera Ibañezen aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari hirurehun eta laurogeita bost euro eta hogeita hamabost zentimo (385,35) ordaintzera, gehi prozedura monitorioa hasteko demanda aurkeztu zenetik (08-05-2013) kalkulatutako legezko interesak eta PZLren 576. artikuluko interesak.

Kostuak demandatuak ordaindu beharko ditu.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Demandatua egun non bizi den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4. eta 164. artikuluetan xedatuarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honetako iragarki-taulan argitaratzea erabaki da, jakinarazpen- eta epatze-eginbidea gauzatzeko, hain justu ere.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko apirilaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala