Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2015eko irailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3965

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 897/2014 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Yolanda Mendia Rodriguez andreak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Epaitegiko idazkari judizialak (Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala), honako hau jakinarazten du:

Epaitegi honetan, 897/2014 jabari-espedientea bideratu da (jab. esp., trakt. ber. ek.), Domingo Ochoa de Eribe Ugarriza jaunak eskatuta, ondoko finkaren segidako traktuari berriro ekiteko:

– Landa-lurra: Gopegi, Ondategi, Larrinoa eta Muruako herrietan, jurisdikzio erkideko etxaldea, Kanpasuleta parajean (egun Isisibarri), gutxi-gorabehera hamahiru areakoa, zeinaren barruan hirurogeita hamazazpi metro eta hamabost zentimetroko koadroko erlategi bat dagoen (77,15 m2). Ekialdetik, mendebaldetik, hegoaldetik eta iparraldetik horma propioarekin egiten du muga; horma horrek herriko mendirantz ematen du.

Gasteizko antzinako erregistro bakarren inskribatua, Zigoitiko 13. liburukia, 133. liburua, 859. finka, 1879ko martxoaren 17ko 1. inskripzioa.

Zigoitiko udalean, Murua herriko 3. poligonoko 1196. lur-saila.

Probidentzia batez gaur erabakitakoaren arabera, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei –ez baitakigu nortzuk diren–, hain justu ere, espedientean agertzeko aukera izan dezaten, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu, eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dute.

Helbide ezezaguna izanik, honako hauen kausadunei dei egiten zaie: jatorrian ondasunak zituztenak, erregistroko titularra, eta finka norentzako katrastatu den, pertsona huraxe; guztiarekin ere, aipatu epearen barruan, espedientean agertu ahal daitezen, eta hala euren eskubideen aldeko alegazioak egin ahal ditzaten.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 3a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala