Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2016ko urtarrilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
240

EDIKTUA, utzarazpenaren gainean bideratutako 508/2015 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehenengo sekzioa.

Errekurtsoa: L2 508/2015 apelazioa, prozedura arrunta.

Errekurtso-egilea: Sociedad Urbanistica Municipal de Vitoria Ensanche 21, S.A.

Abokatua: Eduardo Olaizola Gonzalez De Zarate.

Prokuradorea: Luis Perez-Avila Pinedo.

Alderdi errekurritua: Iker Urkiola Iriondo eta Eider Urrestarazu Azpiazu.

Auzigaia: utzarazpena.

1991-11-05ean, aipatu errekurtsoan epaia eta argitzeko autoa eman dira 2015-11-19ko datarekin, eta epaitza eta xedatze-zatia honako hauek dira hitzez hitz:

EPAITZA:

1.– Baiesten da Luis Pérez-Ávila Pinedo epaitegietako prokuradoreak Ensanche 21 Zabalgunea, S.A.ren izenean eta ordez jarritako apelazio-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiak 2015eko maiatzaren 21ean emandako epaiaren aurkakoa.

2.– Aipatu epaia errebokatzen da, eta honako demanda osorik baiesten da: Eider Urrestarazu Aspiazuren, Iker Urkiola Iriondoren eta Gasteizko Errekaleor kaleko 26. zenbakiko 1398, 32551, 15061, 21477, 671 eta 34997 zenbakietako finken –beheko solairuko eskuma eta ezkerra, lehenengo ezkerra eta eskuma, eta bigarreneko eskuma eta ezkerra– gainontzeko okupatzaileen aurka, Ensanche 21 Zabalgunea, S.A.ren izenean eta ordez Luis Pérez-Ávila Pinedo epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda; eta jabeari haiek entregatzera kondenatzen dira demandatuak, haien gaineko ezien jabetza-egintza etenez, eta, orobat, lehen instantzian prozedurako kostuak ordaintzera.

3.– Errekurritzeko kontsignatutako gordailua, apelatzailearentzako itzultzeko agintzea; ezetsitako errekurtsoen kontuan sartu beharko da.

4.– Apelazio-errekurtsoko kostuak ordaintzeari buruzko kondenarik ez da ematen.

Bi mila eta hamabosteko azaroaren 9ko 427/2015 Epaia zuzentzea erabakitzen da, zeinaren epaiko hirugarren paragrafoan honako hau adieraziko den:

«3.– Errekurritzeko kontsignatutako gordailua, apelatzailearentzako itzultzeko agintzea».

Demandatuen (Gasteizko Errekaleor 26 beheko eskuineko bizilagunak; Gasteizko Errekaleor 26 beheko ezkerreko bizilagunak; Gasteizko Errekaleor 26-1 ezkerreko bizilagunak; Gasteizko Errekaleor 26-1 eskumako bizilagunak; Gasteizko Errekaleor 26-2 eskuineko bizilagunak eta Gasteizko Errekaleor 26-2 ezkerreko bizilagunak) egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedurara Zibilaren 1/2000 Legearen 497/2 artikuluan xedatutakoari jarraituz (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala