Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2016ko urtarrilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
241

EDIKTUA, 363/2015 apelazio-errekurtso arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: L2 363/2015 apelazioa, prozedura arrunta.

Errekurtsogilea: Randstad España, S.L. Unipersonal.

Abokatua: Daniel Severino, Andres Martin.

Prokuradorea: Lorena Elosegui Ibarnavarro.

Alderdi errekurritua: GRK Garraio Sarea, S.L. eta Aitor Olivares Ijalba.

Gaia: judizio arrunta.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2015-12-03an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA:

Ezesten dut Randstad España, S.L. Unipersonalen ordezkaritza prozesalak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, eta ezesten Aitor Olivares Ijalbaren ordezkaritzak prozesalak aurkeztutako inpugnazioa, Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegiak 732/3014 Prozedura Arruntean emandako epaiaren aurkakoa. Epai hori 2015eko maiatzaren 15ean eman zuen, zeina 2015eko maiatzaren 28ko Autoaren bidez argitu baitzen. Ebazpen hori berresten dut, baina ez dizkiot berariaz inori ezartzen auzialdi honetan sortutako kostuak.

GRK Garraio Sarea, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko abenduaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala