Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2016ko urtarrilaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
381

EDIKTUA, 750/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 750/2014 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Frutas Iru, S.A. eta El Pozo Alimentación, S.A.

Alderdi demandatua: Angel Diego Perez, Grupo Mikan 2010, S.L. eta Mikel Aingeru Blanco Sanchez.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, ebazpena eman da, eta hau diote haren idazpuruak eta epaitzak:

17/2015 EPAIA

Epailea: Zigor Oyarbide de la Torre.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko urtarrilaren hogeita zazpia.

Alderdi demandatzailea: Frutas Iru, S.A. eta El Pozo Alimentación, S.A.

Abokatua: Luis Iribarren Ribas eta Luis Iribarren Ribas.

Prokuradorea: Paula Basterreche Arcocha eta Paula Basterreche Arcocha.

Alderdi demandatua: Grupo Mikan 2010, S.L., Mikel Aingeru Blanco Sanchez eta Angel Diego Perez - auzi-ihesean.

Judizioko gaia: merkataritza zuzenbidea (beste gai batzuk).

Nik, Zigor Oyarbide de la Torre, Euskal Autonomia Erkidegoko Bizkaia Lurralde Adskripzioko epaileak, Bilboko Merkataritzako Epaitegiei atxikia naizenak, ikusi ditut auto hauek, eta ebazpen hau ematen dut horietan oinarrituz.

EPAITZA

1.– Osorik baiesten dut Frutas Iru, S.A.k eta El Pozo Alimentación, S.A.k , Paula Basterreche Arcocha prokuradoreak ordezkaturik, jarritako demanda, auzi-ihesean diren Angel Diego Perez, Grupo Mikan 2010, S.L. eta Mikel Aingeru Blanco Sanchezen aurkakoa.

2.– Grupo Mikan 2010, S.L, Mikel Aingeru Blanco Sánchez eta Ángel Diego Pérez kondenatzen ditut Frutas Iru, S.A.ri solidarioki ordaintzera bi mila berrehun eta hogeita hamahiru euro eta hirurogeita hamalau zentimoko zenbateko osoa (2.233,74).

3.– Grupo Mikan 2010, S.L, Mikel Aingeru Blanco Sánchez eta Ángel Diego Pérez kondenatzen ditut El Pozo Alimentación, S.A.ri solidarioki ordaintzera mila laurehun eta laurogeita hamar euro eta laurogeita zortzi zentimoko zenbateko osoa (1.490,88).

4.– Grupo Mikan 2010, S.L, Mikel Aingeru Blanco Sánchez eta Ángel Diego Pérez kondenatzen ditut zenbateko horiei dagozkien interesak solidarioki ordaintzera, merkataritza-harremanetako berankortasunaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 29ko 3/2004 Legearen arabera eta neurri horiek urteka zehazten dituzten ebazpenekin bat etorriz. Eta hori guztia izango da, hain zuzen ere, faktura bakoitzaren epemugatik eta faktura guztiak guztiz ordaindu arte.

Gainera, zorraren zenbateko osoaren berandutze-interesa sortuko da, bi puntu gehitua, ebazpen hau irmo egiten denetik aurrera, PZLko 576. artikuluan araututako prozesuko interes gisa.

5.– Kostuak alderdi demandatuei ezartzen zaizkie.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko irailaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala